Otsailaren 21ean, ostiralarekin, Maider Zabalegi kantariaren kontzertua izango da kultur etxeko areto nagusian, 22:00etan hasita.
Sarrerak 2 eurotan salduko dira eta aldez aurretik erosi behar dira. Udalak 100 sarrera jarri ditu salgai, eta dagoeneko erosi daitezke kultur etxean.
Maider Zabalegi
Maider Zabalegi oiartzuarrak ibilbide luzea du musikaren munduan: 14 urterekin, Alaitz Telletxearekin batera, Alaitz eta Maider trikiti-bikotea osatu zuen eta arrakasta handia lortu zuten 90eko hamarkadaren bukaeran. Hiru disko kaleratu zituzten:
- Alaitz eta Maider (1997)
- Inshala (1999)
- Auskalo (2002)
2004an desegin zen Alaitz eta Maider bikotea eta Maider Zabalegik, urte batzuetako geldialdiaren ondoren, bakarrik kantatzeari ekin zion 2017an. Urte hartan bertan bakarkako lehen diskoa kaleratu zuen, Zuei izenekoa, eta 2019, berriz, atera zuen bigarrena, Bidean izenekoa.