Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin-kontaketa saioetako bat izango da datorren astelehenean, otsailak 17, 18:15ean hasita.

Miriam Mendoza ipuin-kontalariak emango du saioa. Miriam ezaguna da Orioko haurrentzat, lehenago ere etorri izan da-eta liburutegira.

Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da eta 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat da.