Datorren ostiralean, ekainak 1, hitzaldia izango da kultur etxean, Maria Maestra haurreskolako guraso elkarteak antolatuta. Hitzaldia 17:30ean hasiko da eta gaia hau izango da: Ez dut haurra zigortu nahi.
Hizlaria Nerea Mendizabal izango da eta hitzaldia irekia da, bertara azaldu nahi duen edozeinentzat. Guraso guztientzat izan daiteke baliagarri eta ez du inporta beren haurra haurreskolan dabilen ala ez.
Bi orduko saioa izango da.