Udalak bilera batera deitu ditu datorren ikasturtean haurreskolaren erabiltzaile izan daitezkeen gurasoak (2012an jaiotako haurren gurasoak eta 2013an jaio diren edo jaioko direnenak).
Bilera kultur etxean egingo da, otsailaren 14an, ostegunarekin, 18:00etan hasita.
Bileraren gaia hau izango da: datorren ikasturtean haurreskolan egon litekeen plazen eskaria aztertzea eta egin litezkeen handitze-lanen berri ematea.
Bileran udaletxeko ordezkari batek agertuko du zertan den gaia.
Matrikulatuko direnen kopurua aurreikustearen garrantzia
Haurreskolen Partzuergoak datu errealak eskatu ditu, eta jakin nahi luke 2013-2014 ikasturtean haurreskola erabili nahi luketen haurren kopurua zein den, plaza-kopurua handitzeko aukera aztertzeko.
Prebisioa ahalik eta zehatzena egitea komeni da eta, hortaz, garrantzizkoa da 2012. urtean jaiotako haurrak dituztenek eta 2013. urtean jaiotako eta jaioko diren haurren gurasoek, zerbitzua erabili nahi badute, bilerara azaltzea. Prebisio hori oso kontuan hartuko du partzuergoak plaza kopurua handitu ala ez erabakitzeko.
Interesa duten guraso guztiei bilerara azaltzeko deia egiten diete Udalak eta Maria Maestra haurreskolako gurasoen elkarteak.