Maria Maestra haurreskolan matrikulatzeko epea maiatzaren 11n bukatu zen arren, kontuan hartuta oraindik badaudela plaza batzuk betetzeko, honako hau jakinarazten zaie interesatuei:
2012ko maiatzaren 5etik uztailaren 10era bitartean jaiotako haurrek aukera izango dute Maria Maestra haurreskolan matrikulatzeko hurrengo ikasturterako, iraileko matrikulazio-aldi berria ireki arte itxoin gabe.
Horretarako, haurreskolara joan besterik ez dute eta han emango dizkiete bete beharreko agiriak eta behar duten informazio guztia.