Orioko 20. ARTISAUTZA AZOKA igande honetan izango da

Maiatzaren 13an goizeko 11etatik aurrera eta arratsaldeko 19:30ak arte Orioko kaleetan barrena artisau azoka izango dugu.

Guztira 38 postu izango dira bai herriko plazan, zimitorioan eta Pilliku plazan. Bertan parte hartzeko aukera amaitutzat eman du udalak.

Bestalde,eguerdi aldera herritarren kantu-jira izango da kalez kale Egunsenti abesbatzarekin batera azken honen 15. urteurrena ospatuz. Musika eskola ondotik aterako dira kantuan.