Herritarrekin
egitasmoaren baitan egingo den bigarren errondan, 2012ko balantzea eta 2013ko aurrekontuen aurkezpena egingo du Aldundiak, diputatu nagusia buru dela.
Bilkura irekia da eta azaroaren 22an egingo da, ostegunarekin, Zarauzko Antoniano ikastetxean, 19:00etan hasita.
Hau da Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren kabineteak herritarrei bilkurarako gonbita egiteko prestatu duen oharra:
Gipuzkoako Foru Aldundiaren politikaren ardatzetako bat herritarren parte hartzea da, eta ildo horretatik, aurrekontuak herritarrekin lantzeak berebiziko garrantzia du. Iaz, Foru Aldundiak aurrekontuak egin ondoren jo zuen gipuzkoarrengana, haien berri ematera, eta aurten, aurrekontuak egin baino lehen jaso du herritarren iritzia Herritarrekin
ekimena martxan jarrita.
Orain, aurrekontuak eginda, Foru Aldundiko ordezkariak berriro itzuliko dira herrietara, Martin Garitano diputatu nagusia buru dutela, 2012ko aurrekontuaren balantzea plazaratzeko eta 2013ko aurrekontu proposamena herritarrei aurkezteko.
Herritarrekin egitasmoaren baitan, hamar bilera egingo dira, lurraldeko beste hainbeste herritan.
EGITASMOAREN EGUTEGIA
Bilerak 19:00etan hasiko dira.
? AZAROAK 15: ERRENTERIA, Reina aretoa
? AZAROAK 19: EIBAR, Portalea
? AZAROAK 20: IRUN, Amaia hitzaldi aretoa
? AZAROAK 21: TOLOSA, Kulturetxea
? AZAROAK 22: ZARAUTZ, Antoniano ikastetxea
? AZAROAK 26: BEASAIN, Igartza Jauregia
? AZAROAK 27: BERGARA, Zabalotegi
? AZAROAK 28: AZPEITIA, San Agustin Kulturgunea
? AZAROAK 29: DONOSTIA, Foru Aldundia
? ABENDUAK 4: HERNANI, Sandiusterri
Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrekontuak herritarrekin lantzeko berezko eredua diseinatu nahi du, eta beraz, bide horretan emandako aurrerapausoa da aurtengo bilera sorta hau. Horretan ezinbestekoa da herritarren parte hartzea. Horregatik, Aldundiak deia luzatu nahi die gipuzkoarrei bilera hauetan parte har dezaten.