Orioko Udalak Arraunetxe teknifikazio zentroa inauguratuko du martxoaren 1ean, ostiralarekin, arratsaldeko 19:00etan.
Egun horretan omenaldia egingo die Udalak herriko arraunlari eta laguntzaile guztiei.
Arraunetxe teknifikazio zentroaren irekiera ekitaldiko omenaldira gonbidatu nahi ditu Udalak herritarrak, herriko arraunlariak, laguntzaileak eta familia arteko guztiak.
Arraunetxe bisitatzeko aukera, igandean
Inaugurazio ofizialaren egunean, martxoaren 1ean, ez da izango aukera Arraunetxe bisitatzeko. Horretarako, ate irekietako eguna antolatu du Udalak martxoaren 3an, igandearekin.
Egun horretan, goizez, eraikineko gela guztiak zabalik izango dira, ikusi nahi dituenarentzat, eta Udalak gonbidatu egin nahi ditu herritarrak instalazioak bisitatzera.