Udaleko emakume langileek lanuztea egitea erabaki dute martxoaren 8an

Orioko Udaleko emakume langileak gaur bildu dira eta erabaki dute bat egitea martxoaren 8ko Emakumearen Egunerako sindikatuek eta hainbat erakundek deitu duten lanuztearekin.

19 langile bildu dira gaurko batzarrean eta aho batez erabaki dute lanuztea egitea.

Lau orduko lanuztea

Lanuztea 4 ordukoa izango da eta ordutegi honen arabera egingo da: goizetik lan egiten duten langileek 11:00etatik 15:00etara bitartean egingo dute; eta arratsaldez egiten dutenek, berriz, 18:00etatik 22:00etara.

Udal bulego orokorretako langile gehienak emakumeak direnez, zerbitzu horiek itxita egongo dira martxoaren 8ko 11:00etatik 15:00etara. Nolanahi ere, norbaiti egun horretan bukatzen bazaio Udalean tramiteren bat egiteko epea, jakin dezala epe hori luzatu egingo zaiola hurrengo lanegunera; hau da: martxoak 9, ostiralera.