Hotz Zarautz elkarteak antolatutako kanpainarekin bat eginez, Orion ere material bilketa egingo da, Grezian dauden errefuxiatuei bidaltzeko. Bilketa apirilaren 22an hasiko da eta maiatzaren 6an bukatuko da.
Jasoko diren materialak hauek dira: bururako bisera eta zapiak, barruko arropa berriak, galtzerdi berriak, biberoi eta txupete berriak, pardelak, konpresak, janari-latak, arroza, lekaleak, pasta, haurrentzako janaria, higiene-produktuak, eguzkitako krema, zorrien kontrako txanpuak, botikako gaiak (betadine, tiritak…), haurrentzako aulkiak eta gurpildun aulkiak, kanpin-dendak eta lotarako zakuak.
Kultur etxera eraman behar da materiala
Materiala Orioko kultur etxean jasoko da, irekita dagoen orduetan: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Hotz Zarautz plataforma
Hotz Zarautz plataforma berri bat da, Zarautzen orain dela gutxi sortu dena. Errefuxiatuen krisiari erantzuteko sortu zen eta ehundik gora boluntario biltzen ditu. Hotz Zarautzek hainbat ekimen jarri ditu abian dagoeneko: Asteburu Solidarioa, botak biltzeko ekimena, material eta diru-bilketa…