Matrikula egiteko epea zabalik datorren astelehenean

Maiatzaren 2an zabalduko da epea haurra Maria Maestra Haurreskolan matrikulatzeko.

Matrikula epea maiatzaren 2tik 13ra bitartean egongo da zabalik, eta haurreskolan aurtengo irailean edo urrian hastekotan diren haurrek izango dute izena emateko aukera.

Izena eman nahi dutenek hauxe dute horretarako ordutegia: goizez, 9:30etik 11:00etara eta, arratsaldez, 15:00etatik 16:00etara.

Informazio gehiago, matrikularako orriak edo diptikoak nahi dituenak eskolan bertan eskura ditzake, edo interneteko helbide honetan: www.haurreskolak.net