Matrikulazio epea irekiko du Maria Maestra haurreskolak

Maria Maestra haurreskolan datorren ikasturterako matrikulatzeko epea maiatzaren 3tik 14ra bitartekoa izango da.

Orioko Maria Maestra haurreskolak jakinarazi du maiatzaren 3tik 14ra bitartean zabalik egongo dela bertan haurrak matrikulatzeko epea.

Orain matrikulatutako haurrak irailean hasiko lirateke eskolan, udako oporren ostean. Zerotik bi urte bitarteko haurrak dira haurreskolan matrikula daitezkeenak.

Matrikula egiteko, ondoko ordutegi hau jarri dute: goizez, 9:30-11:00, eta arratsaldez, 15:00-16:00. Zalantzarik izanez gero, deitu telefono honetara: 943 890625.