Matrikulazio epea irekiko du Maria Maestra haurreskolak maiatzaren 2an

Maria Maestra haurreskolan matrikulatzeko epea zabalduko da datorren maiatzaren 2an eta irekita egongo da maiatzaren 11ra arte.

Zerotik bi urte bitarteko haurrak dira haurreskolan matrikula daitezkeenak.

Matrikula egiteko, Haurreskolara jo behar da, ondoko ordutegi honen barruan: goizez, 9:30-11:00, eta arratsaldez, 15:00-16:00. Zalantzarik izanez gero, deitu telefono honetara: 943 890625.