Matrikulazio epea irekiko du Maria Maestra haurreskolak urriaren 1etik 10era

Haurreskolak

Maria Maestra haurreskolan matrikulatzeko epea zabalduko da datorren urriaren 1ean eta epea irekita egongo da urriaren 10era arte.

Urriaren 8tik 26ra bitartean jaiotzen diren haurrek urriaren 29a arte izango dute aukera matrikulatzeko. Urriaren 26tik azaroaren 8ra bitartean jaiotakoek, aldiz, azaroaren 15a arte izango dute aukera.

Orain matrikulatzen diren haurrak abenduan, urtarrilean edo otsailean hasiko dira, beren adinaren arabera.

PLAZA LIBREAK

Momentu honetan 12 plaza libre daude haurreskolan: 8 plaza, 0-1 urteko haurrentzat; eta 4, 1-2 urteko haurrentzat.

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da, ondoko ordutegi honen barruan: goizez, 9:30-11:00, eta arratsaldez, 15:00-16:00. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625.