Mintzalagun programa indartu nahi du Udalak Orion

Ikasturte berriarekin batera, Urola Kostako Udal Elkarteak Mintzalagun egitasmoa jarri du martxan berriro, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalekin batera.

Urola Kostako Mintzalagun programak 5 urte bete ditu. 2009an hasi zen euskaldun berriak euskaldun zaharrekin elkartu eta asteroko hitzorduak egiten, euskaraz aritzeko.

Iaz, Urola Kostan 20 talde elkartu ziren astero, euskaraz aritzeko (taldeak 2-5 pertsonakoak dira), guztira 67 pertsona. Orion ez zen iaz talderik sortu, jende nahikorik ez zelako apuntatu. Aurten talde berri batzuk sortu nahi lituzke Udaleko Euskara batzordeak eta, horretarako, herritarren llaguntza ezinbestekoa da, euskaldun berri zein euskaldun zaharrena.

Euskaldun berriak: euskara ikasten ari bazara eta mintzamena landu nahi baduzu, jendea ezagutu, bertako euskaldunen euskara ikasi… Eman izena!

Euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu nahi badiezu, jendea ezagutu, euskara ikasi duen jendearen ahalegina saritu…eman izena!

IZEN-EMATEA

Izena emateko epea urriaren 4ra arte izango da.

Interesa duenak jo dezala Udaleko Euskara Zerbitzura edo eskualdeko AEKren bulegora (943 13 01 75)