Urgatzi taldearen entsaio irekia izango da kultur etxean ostiralean

Orioko ikastolako hainbat ikasle gaztez osatutako Urgatzi izeneko taldeak entsaio irekia egingo du kultur etxean datorren ostiralean, urtarrilak 10, 19:00etan hasita.

Onintza Manterolak zuzentzen du taldea eta honako se neska hauek osatzen dute: Ane Erkiziak, Sara Arrutik, Itziar Mendizabalek, Amaia Olidenek, Irati Egibarrek eta Ane Carrerak.

Kantu hauek eskainiko dituzte beren jendaurreko lehen emanaldi honetan: Maddi, Irudimenaren orratzetatik, Iduzki denian, Nere herriko, Zure kanta, Zalantzak galdu, Lurra, Izarren hautsa eta Berriro igo nauzu ene mendira.

Sarrera doan da eta herriko musika zale guztiak daude gonbidatuta.