Memoriaren Eguna dela-eta, ekitaldia antolatu du Udalak asteartean, azaroak 10

Orioko Udalak, lore-eskaintza baten bidez, gogora ekarriko ditu bizitzeko eskubidearen aurkako urraketaren bat Orion jasan duten biktima guztiak.

Ekitaldi irekia izango da eta Udaleko alderdi guztiek parte hartuko dute.

Ekitaldia Orioko Memoriaren Txokoan egingo da, Herriko Plazatik elizara doan aldapan, 12:00etan hasita.

Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak prestatutako dokumentuan oinarritu da Udala, ekitaldia antolatzeko. Herriz herri egiten ari diren ekitaldien helburua hau da: oroitzapenezko ekintzak eta biktimen aitortza sustatzea.