“Mendi”ren BALEA eskultura ikusgai da Kultur Etxean

Antxon Mendizabal ?Mendi?k egindako eskultura ikusgai dago Orioko kultur etxearen atarian.

?Balea? izena hartzen duen erronka hau bi metro luze eta berrogei zentimetro zabal duen lan abstraktu bat da.

Antxon Mendizabalek Balearen Egunerako prestatutako omenaldi xumea da eskultura; Mendik parte hartuko du Balearen Eguneko artisau azokan eta eskultura honen ekarpena egin nahi izan dio jaiari.

Oriotar guztiak gonbidaturik daude aipatutako lana ikustera.

ESKULTURA

Geometria abstraktu batetik abiatuz, figuratibismo eskultoriko baterainoko ibilbide arrazoitua.

Balearen harrapaketan oinarritutako eskultura da. Giza ahaleginaren (heltzen duen eskua), abian den espazioaren (itsasoa, haizea) hala nola, metodoaren (trainerua) beraren ikuspegitik hartuta beti ere. Balearen isatsak eta bertan tinkaturiko arpoiek ordezkatzen duten bilakaera nabarmenean amaituz.

Haizearen eta itsasoaren etenek itxuratzen dituzten espazio geometriko hustuak, hutsune lerrozuzenekin etengabeko jolasean, etengabeko solasean.

Aurtengo maiatzean eta Orioko herrian ospatuko den Balearen Egunaren omenez ?Mendik? egindako obra.

www.mendi.info