Merkataritza mahaia bilduko da irailaren 18an, ostegunarekin

Merkataritza mahaiak hileroko bilera egingo du irailaren 18an, ostegunarekin, 14:30ean hasita. Bilera udaletxean izango da, udalbatzarraren aretoan eta merkatari guztiak gonbidatuta daude. 

Bilerak hilean behin egiten ditu merkataritza mahaiak, urte hasieran onartutako egutegiaren arabera.

Gai-zerrenda

Bileran aztertuko diren gaiak hauek dira:
1.- 2014ko Outlet azokaren balorazioa egitea.
2.- Aurtengo Fashiown Week astearen antolaketa, iazkoaren arrakastaren ondoren.
3.- oriora webgunea: kexak eta ekarpenak.
4.- Geo-orio aplikazioaren balorazioa, ofizialki publikatu baino lehen.
5.- Merkataritzako diru-laguntza. Laguntza honetara zein proiektu aurkeztu aztertzea eta denon artean adostea (irailaren 30ean amaitzen da epea).

Diru-laguntzaren gaia

Merkataritzako diru-laguntza horiei esker erosi zuen Udalak txu-txu trena 2011n. 2012an, berriz, Eusko Gudari eta Arrantzale arteko pasabideak txukundu ziren. Arkuperen eta Udalaren arteko elkarlanari esker lortu ziren horiek.

2013an ez zen diru-laguntza deialdirik atera, baina 2014an berriro atera da eta irailaren 30a baino lehen eskatu behar da. Orain da garaia proposamen bat adosteko Udalaren eta merkatarien artean, gero proposamen hori diru-laguntzen deialdira aurkezteko.