Mikel Laboaren omenezko kontzertua izango da astelehenean Herriko Plazan

Aurtengo Heineken Jazzaldiaren programaren barruan, kontzertu bat izango da Orioko Herriko Plazan datorren astelehenean, uztailak 30, 19:00etan hasita. Mikel Laboa euskal musikaria omenduko dute, haren kanta batzuk jazz estilora egokituta.

Iñaki Salvador piano-jotzailea

Iñaki Salvador piano-jotzaileak eta bere taldeak prestatu dute Laboaren omenezko kontzertua. Iñaki Salvador oso ezaguna da Euskal Herrian eta kanpoan eta, bere garaian, askotan egin zuen lan Mikel Laboarekin, bai zuzeneko emanaldietan eta bai haren grabazioetan jotzen.

jazzaldia18