Mikel Urdangarin zornotzarrak urteak daramatza plazaz plaza kantari. Bertsolari gisa hasi ondoren, berehala eman zuen kanturako jauzia eta 1997an grabatu zuen lehen diskoa (Haitzetan). Geroztik, beste 12 grabatu ditu; azkena, 2012an.
Kontzertua 22:30ean izango da kultur etxeko areto nagusian.
Bakarrik oholtza gainean
Orion emango duen kontzertuan bakarrik arituko da taula gainean, musikari lagunik gabe. Horrela, bere hasierako garaitara bueltatu nahi izan du eta apaindura gutxiko ikuskizuna eskaini, ahotsaz eta gitarraz lagunduta.
Kantu zahar eta berriak eskainiko ditu.
5 euroko sarrera
Sarrerak 5 eurotan daude salgai dagoeneko kultur etxean eta, kontuan hartuta aretoaren aulki-kopurua mugatuta dagoela (120 aulki), interesa dutenek hobe dute asti ibili eta txartela berehala hartzea.