Urola Kosta eskualdean martxan dagoen Mintzalagun programan parte hartu nahi dutenek otsailaren 5a arteko epea daukate izena emateko.
Mintzalagun programaren helburua euskaldun berriei laguntza ematea da, bere euskara hobetzeko, euskaldun zaharrekin hitz eginez. Programak harremanetan jartzen ditu euskaldun berriak eta zaharrak; astean behin biltzen dira, mintza-praktika egiteko.
Orion badaude dagoeneko bi talde martxan eta, jende gehiagok interesa agertuz gero, badago aukera talde gehiago sortzeko edota interesatuak martxan dauden taldeetan integratzeko.
Programan parte hartu nahi duten euskaldun berriek eta euskaldun zaharrek, jo dezatela Udaleko Euskara Zerbitzura (943 83 03 46, 8. luzapena) eta hitz egin dezatela Jabier Zabaleta euskara teknikariarekin.