Liburutegiak hilero antolatzen dituen ipuin-kontaketa saioetako bat izango da datorren astelehenean, martxoak 15, 17:30ean hasita.

Miriam Mendoza ipuin-kontalariak emango du saioa. Miriam ezaguna da Orioko haurrentzat, lehenago ere askotan etorri izan da-eta liburutegira.

Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da eta 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat da.

Gonbita hartu behar da, aldez aurretik