Moila zirkulaziorako itxita izango da martxoaren 14, 15 eta 16an

Moilan hainbat lan egingo ditu Eusko Jaurlaritzako Portuetako Zuzendaritzak, galtzada hobetzeko. Ondorioz, martxoaren 14, 15 eta 16an bai moila  eta bai Endaia plaza itxi egingo dira zirkulaziorako. Herritik ateratzeko, Txankako bidea hartu beharko da.

Automobilak erretiratu behar dira

Lanak hasterako, automobilez libre utzi behar dira Endaia plaza eta moila, zubitik hasi eta kofradiaraino.

Barkatu eragozpenak.