“Ostegunero” programaren lehen saioan Monda eta Lironda pailazoak ikusteko aukera izango dugu. Bi pailazo hauek “Dinosauro egitasmoa” lana eskainiko digute.
“Uda Orion” eskaintzaren barruan abuztuan zehar garatzen den ekimena da “Ostegunero” programa.
Haurrei zuzendua dagoen programa da, eta bertan pailazoak, magia ikuskizunak, edota antzezlanak ikusteko aukera izango da.
Lehen saio honetan Monda eta Lironda pailazoak umeekin jolasteko agertuko dira. Lirondak dinosauroak izugarri maite dituenez, benetako dinosauroa ikustea da bere ilusiorik handiena. Bere laguna Mondak, publikoaren laguntzari esker, dinosauro handi-handia ekarriko dio harrituta uzteko.
EGUNA: abuztuak 7, osteguna.
ORDUA: 19:30.
IRAUPENA: ordu bat.
LEKUA: Herriko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Karela kiroldegian).