Aranzadi zientzia elkarteak idatzitako eta Orioko udalbatzarrak arrazoitan hartutako ‘Motondoko ingurumen balioak berreskuratzeko proiektua’ webgune honetako Ingurumen ataletik deskarga daiteke, PDF formatuan:
http://www.oriora.com/images/stories/orio/PDF_orokorrak/LIBRO_I_reduced.pdf
Proiektuaren txostena da deskargatzeko moduan dagoena. 186 orrialdeko dokumentu bat da, hiru lagunen artean idatzitakoa: Kimetz E. Munitxa, Bide, Portu eta Ubideetako injeniari eta proiektuaren zuzendaria; Marko Sierra Ron, injeniari agronomoa; eta Anartz Ormaza Ugalde, arkitektoa. Lan-taldeak honako pertsona hauen laguntza ere izan du, lana osatzeko: Juantxo Agirre Mauleon, arkeologo eta historialaria; David Andres Barandika, Bide, Portu eta Ubideetako ingeniaria; David Tijero de las Heras, arkitektoa; Leire Oreja, biologoa; Alberto Gosá, biologoa; Eneko Iriarte, geologoa; Jon Etxezarreta, biologoa; Juan Arizaga, biologoa; Alberto Castro, biologoa; Yoana Garcia, biologoa; eta Mari Azpiroz, biologoa.
Dokumentua gaztelaniaz idatzita dago.
Eranskinak eta planoak ez daude deskargatzeko moduan, karga handiegia hartzen dutelako. Horiek kontsultatzeko, Udaleko bulego teknikora jo behar da.