Hiru hitzaldi izango dira kultur etxean: abenduaren 12an, 13an eta 14an, 19:00etan hasita.
Aranzadi zientzia-elkartea Motondoko padura berreskuratzeko egitasmoa prestatu du eta horren berri emango du hitzaldietako batean.
Hitzaldi-zikloaren eta bi irteeren helburu nagusia oriotarrei itsasadarraren balio ekologikoaren berri ematea da, herrian dugun altxor hori behar bezala baloratzeko.
Oriako itsasadarra euskal kostako padura multzorik garrantzitsuenetakoa da. Motondoko padura asko degradatu da azken urteotan eta Udalak berreskuratzeko asmoa du. Jardunaldi honen bidez, inguru hori balioan jartzen lagundu nahi du Udalak.
Hitzaldiak
Abenduak 12, asteazkena, 19:00etan, kultur etxean: Euskal kostaldeko paduren hidrogeologia eta dinamika
. Hizlaria: Eneko Iriarte, geologoa (UBU). Aurkezlea: Ibon Goikoetxea, Usurbilgo Udalaren ingurumen teknikaria.
Abenduak 13, osteguna, 19:00etan, kultur etxean: Motondoko padura berreskuratzeko egitasmoaren aurkezpena
. Hizlaria: Kimetz Etxeberria, ingeniaria. Aurkezlea: Juantxo Agirre Mauleon, Aranzadiko idazkari nagusia.
Abenduak 14, ostirala, 19:00etan, kultur etxean: El valor de los humedales. El ejemplo de Do