Motxila 21 taldeak kontzertua emango du larunbatean

Kontzertua Herriko Plazan izango da, 19:00etan hasita. Motxila 21 taldea Nafarroan sortu zen 2005ean eta 12 gaztek osatzen dute, guztiak Down sindromea dutenak (hortik datorkio taldeari izena, Down sindromedunek errepikatuta daukaten 21. kromosomari erreferentzia eginez).

Taldea oso ezaguna egin da eta kontzertu ugari eman ditu Euskal Herrian eta kanpoan. Taldearekin batera, laguntzaile lanetan, boluntario batzuk ere badabiltza; tartean, El Drogas, Barrikada taldeko buru izan zena eta Marea taldeko Kutxi eta Piñas.

Era askotako musika jotzen dute eta beren zuzeneko emanaldietan sekulako indarra eta bizipoza transmititzen dute.

motxila21