Danbolin Musika Eskolan, 2015-16 ikasturtean matrikulatzeko ondorengo aukerak izango dira:
1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak)
– Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.
2. MAILA (7 urtetik aurrera)
– Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
– Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
– Instrumentuko plazak mugatuta daude.
3. MAILA (12 urtetik aurrera)
– Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.
– Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
– Instrumentuko plazak ez daude mugatuta eta ez da beharrezkoa musikako ikasketak edukitzea.
AKTIBITATEAK
Korua, esku-soinu orkestra, banda, biolin taldea, txistu taldea, trikitixa taldea, gitarra taldea.
INSTRUMENTU BERRIAK
Biola, tronboia, tuba eta harpa.
MATRIKULAZIO EPEAK
Ekainaren 22tik uztailaren 2ra bitartean. Berriz ere, irailaren 1etik 9ra bitartean irekiko da.
INFORMAZIO GEHIAGO
Musika eskolara deitu 943 833 727 telefonora.