‘Ni ere bertsolari’ programa abiarazi dute Udalak eta bi ikastetxeek

Orioko Udalak eta herriko bi ikastetxeek ahozkotasuna eta bertsolaritza eskoletan lantzeko programa jarri dute martxan, Bertsozale elkartearekin elkar lanean.

Udaleko Euskara eta Kultura batzordeak sustatu duen programa horren bidez, ahozkotasuna eta bertsolaritza landuko dute ikasleek. Ikastolan Lehen Hezkuntzako seigarren mailako bi taldek parte hartuko dute, eta Zaragueta eskolan, berriz, bosgarren eta seigarren mailakoek, talde bakarrean bilduta.

Ni ere bertsolari izeneko programa Bertsozale elkarteak sortutakoa da eta badira urte batzuk martxan jarri zutela Bizkaian. Orain dela bi urte programa Gipuzkoan ere hedatzen hasi ziren, Arrasate aldeko hainbat ikastetxetan. Aurten, Udalaren eskariz, Orion jarri dute martxan eta, aurrerago, Urola-Kostako gainontzeko udaletan abiatu nahi lukete.

Ikasturte osoan talde bakoitzak hamabostean behin egingo du saio bat, eskola orduetan, bertsolaritzaren inguruan. Saio hori, Orion, I