O.B.B. ORIOKO BATE BIZKORRAK SOFBOLEKO LIGA NAZIONALA JOKOAN

O.B.B. Orioko Bate Bizkorrak Sofbol taldeak Bartzelonako Viladecans taldearen aurka Liga dugu jokoan eta beraz gonbidatuta zaudete partidua ikusi eta Orioko taldea animatzera.

Datorren igandean, maiatzak 4, O.B.B., Orioko Bate Bizkorrak Sofbol taldeak orain arte izan duen partidu garrantzitsuenetakoa jokatuko du. Oraintxe bertan Ligako lehen postuan gaude Viladecans taldearekin batera.

Bi taldeak sailkapenean lehen postuan aurkitzen dira, O.B.B.ek 6 karrera aurka gehiago duelarik. Bi partidu jokatuko dituzte eta O.B.B.ek biak irabazi ezkero Lehen postuan jarri eta LIGA NAZIONALA irabazteko aukera handia izango genuke.

Animo!!!! Eta zatoz Orioko O.B.B. taldea animatzera, beharrezkoa izango dugu eta.

Animatu eta azaldu nahi izan ezkero:

  • Sofbol zelaia Zaragueta Ikastetxe inguruan dago.
  • Lehen partidua goizeko 11:00etan izango da.
  • Bigarrengo partidua eguerdiko 13:00ean.