Oiana Blanco judoka oriotarra larunbat honetan, uztailak 28, lehiatuko da Londresko Olinpiar Jokoetan.
Goizeko bederatzietatik aurrera, udaletxeko udalbatzarraren aretoan ikusgai izango da lehiaketa.
Oianaren familiak eta lagunek dei egiten diete herritarrei udalbatzarraren aretora joateko, Oiana animatzera.
Udalak ondoko kartela kaleratu du, herritarrak azaltzera animatzeko.
Denon laguntza behar du Oianak! Zatoz!