Orioko Harribil dantza-taldeak Argi-ilun
izeneko ikuskizuna estreinatu zuen aurtengo apirilean.
Estreinaldia Orion izan zen, Karela kiroldegian, eta orain ikuskizun hori bera eskainiko dute Gipuzkoako hiru tokitan.
Lehenengo emanaldia abuztuaren 5ean izango da, Itziarko frontoian, gaueko 22:00etan.
Bigarrena, berriz, Aiako festetan izango da, abuztuaren 8an, ordu berean: 22:00etan, kaskoko frontoian.
Hirugarren emanaldia, azkenik, abuztuaren 17an izango da, Donostiako Aste Nagusiko egitarauaren barruan, arratsaldeko 20:00etan, alde zaharreko Konstituzio plazan.