Urola Kostako Udal Elkarteak OLATURA-UP egitasmoa abiatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanea. Eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresari txikien negozioak ezagutarazi, eta bertako kontsumoa sustatzeko programa da eta ekainean garatuko da.
Igo teknologia berrien olatura!
Eskualdeko ekintzaile eta enpresarien lana baloratzeaz gain, Udal Elkarteak beren jarduna azaleratu eta bailarako negozioen ikusgarritasuna hobetu nahi du. Covid-19ak sortutako testuinguru berri honetan, ezinbestekoa da ekintzaile nahiz enpresari txikiek jauzi digitala egitea. Izan ere, herritarren aldetik nabari da kontsumorako joera-aldaketa. Indartzen ari da gertuko eta bertako negozioen aldeko hautua eta, horretarako, geroz eta ohikoagoak dira Internet bidezko bilaketak. Parez pare ireki da abagunea berria.
Hain zuzen ere, ekimenaren helburua bikoitza da. Alde batetik, teknologia berrien “olatura igotzeko” baliabideak eskaini nahi zaizkie eskualdeko ekintzaile eta enpresariei; ikusgaitasuna areagotu eta beren jarduna ezagutarazi dazaten. Bestetik, eskualdeko negozioen mapa digitala osatuko da; eskualdeko herritarrek gertuko eta bertako kontsumoaren alde egin dezaten.
Hemen informazio gehiago programari buruz.
Argibideak eta izen-ematea
Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi e-mail bat edo jarri harremanetan telefonoz
- Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)
- Tel. 943 89 08 08
- enpresasustapena@urolakosta.eus
- jpino@urolakosta.eus