Ordenagailua erabiltzen hasteko oinarrizko ikastaroa

Udaleko Kultura eta Euskara batzordeak ikastaroa antolatu du, CEBANC akademiarekin batera, ordenagailua erabiltzen ikasi nahi dutenentzat. Oinarrizko ikastaroa izango da eta euskaraz emango da.

NON

NON

Orioko ikastolako informatika gelan.

NOIZ

Maiatzaren 28tik ekainaren 15era, 19:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera. Guztira, 30 ordu.

NORENTZAT

Hogeitabost urtetik gorako edozein oriotarrentzat. Plaza mugatuak daude: gehienez, 20 lagun.

HELBURUA

Ordenagailuaren oinarrizko erabilera ikastea eta oinarrizko programa batzuk manejatzen ikasten hastea.

PREZIOA

Hogeita hamar euro.

IZENA EMATEKO

Orioko kultur etxean (943 13 44 09), maiatzaren 25a baino lehen.