Organo berritua inauguratzeko kontzertuak izango dira elizan

Elizako organoa berritu dute aurten, eta dotore geratu da, Maialen Sarasuak ateratako argazkian ikus daitekeen bezala.

Organo berritua behar bezala inauguratzeko, kontzertu-sorta bat antolatu du parrokiak, Udalaren, Kutxaren eta elizbarrutiaren laguntzarekin. Lehenengo kontzertua azaroaren 15ean izango da, ostiralarekin, 20:00etan hasita.

Hauek dira antolatutako hiru kontzertuak:

Azaroak 15, ostirala, 20:00etan

Organoaren aurkezpena: Federico Acitores, organogilea

Inagurazio kontzertua: Esteban Landart, organojolea

Azaroak 29, ostirala, 20:00etan

Easo abesbatzaren kontzertua (Zuzendaria: Xalba Rallo)

Organo emanaldia: Oscar Candendo, organojolea

Abenduak 13, ostirala, 20:00etan

Organo kontzertua: Loreto Aramendi, organojolea

Gipuzkoan zehar antolatzen den organo-zikloaren barnean

Esteban Landart organojolea

Irunen jaioa da. Donostiako kontserbatorioan egin zituen piano ikasketak, eta Baionakoan, organokoak, bietan sari eta aipamen ugari jasota.

Xavier Darassek bultzatuta, 1991n Lyon (Frantzia) hirira joan zen, Jean Boyer famatuarekin organo ikasketa nagusiak egitera. Frantzian irakasle izateko titulazioa lortu zuen han. Artikulu eta ikerketa ugari argitaratua da, bereziki Euskal Herriko Cavaill