Oriaren itsasadarraren egoerari buruzko parte-hartze tailerra izango da ekainaren 9an

Natura 2000 sareak prozesu bat abiatua dauka, Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko eta itsasertz eta ibaiak kontserbatzeko tresnak sortzeko. Prozesu horren barruan, parte-hartze tailer bat antolatu dute, Oriaren itsasadarra, Urolaren itsasadarra eta Zarauzko Inurritza eremuak aztertzeko eta eremu horietan dauden arazoak lantzeko.

Parte-hartze tailer hori Zarautzen izango da ekainaren 9an, asteazkenarekin, eta irekia da agertu nahi duten guztientzat.

Parte-hartze tailerra Zarauzko udaletxeko instalazio berrietan izango da, 18:30ean hasita, eta bi ordu edo bi ordu eta erdiko iraupena izango du.

Tailerraren helburua

Bertaratzen diren pertsonen ikuspegia ezagutzea eta egiten dituzten ekarpenak jasotzea.

Saioa hiru ataletan banatuko da:

  • Aurrena orain arteko prozesua zein izan den azalduko da: zer egin den eta egindakoak zer emaitza lortu dituen. Ondoren, tailerraren metodologia zein izango den azalduko da.
  • Segidan, talde-lana egingo da, itsasertzeko eta ibaietako eremuetan antzemandako arazoen inguruan parte-hartzaileek egindako proposamenak jasotzeko.
  • Amaitzeko, bileraren ondorioak aurkeztuko dira denen aurrean.

Bileran parte hartu nahi dutenek erabili ahal izan dezaten, deskargatzeko moduan dago Orioko itsasadarrari buruzko dibulgazio-txostena, PDF formatuan:

Itsasadarrari buruzko dibulgazio-txostena

Izen-ematea

Tailerrean parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena, 943 39 22 29 telefonora deituta edota haizea@haizeaikerketa.com helbidera idatzita.