Udako kirola haur eta gaztetxoentzat

Ekainaren 14an irekiko da izena emateko epea haurrentzako udako kirol ekintzetan.

Aurten kirol eta aktibitate hauek egiteko aukera izango da: igeriketa, waterpoloa, pintura, tenisa, jolasak,dantzak, capoeira, futbola, saskibaloia, sofbola, surfa, patinak eta arraunketa.

Lau hamabostaldi

Lau hamabostaldi

Aktibitateak hamabostaldika antolatu dira eta parte-hartzaile bakoitzak aukera izango du aktibitate batean ala gehiagotan izena emateko. Hamabostaldien hasiera eta bukaera datak hauek dira:

Lehen hamabostaldia: uztailaren 5etik 16ra.

Bigarren hamabostaldia: uztailaren 19tik 30era.

Hirugarren hamabostaldia: abuztuaren 2tik 13ra.

Laugarren hamabostaldia: abuztuaren 16tik 27ra.

Prezioa eta izen-ematea

Ekintza bakoitzaren prezioa 26 eurokoa da (Futbola, saskibaloia eta sofbola, 20 euro) eta izena ematerakoan ordaindu behar da.

Izena Kiroldegian eman behar da, ekainaren 14tik aurrera. Telefonoz ez da izenik hartuko.

Adinaren arabera

Adinaren arabera antolatuko dira taldeak, goiko irudian agertzen den bezala.