Zazpigarren aldiz antolatu du Udalak lehiaketa helburu jakin batekin: herriko balkoi eta leiho apainenak saritzea.
SARIKETAREN OINARRIAK
Helburua
Landarez eta lorez ongien apaindutako leiho eta balkoiak sarituko dira
Sariak
Hiru sari banatuko dira:
1.- 450 euro eta landare bat.
2.- 300 euro eta landare bat.
3.- 200 euro eta landare bat.
Izen-ematea
Ez da izena eman beharrik izango. Epaimahaiak herriko balkoi guztiak aztertuko ditu uztailaren hasieran eta hiru balkoi edo leiho apainenak aukeratuko ditu.
Informazioa
Orioko Udaleko Turismo bulegoan (943 83 09 04 / orioturismo@gmail.com)