“ORIO LORETAN” SARIKETA

Hirugarren urtez, aurten ere Udalak saritu egingo ditu herriko balkoirik politenak.

Helburua

Landare eta lorez ongien apaindutako leiho eta balkoiak sarituko dira.

Sariak

Aurten herria bi eremutan banatuko da eta eremu bakoitzeko hiru sari banatuko dira:

Lehen eremua: Ensantxea, Erriberak eta Bikamiota.

  • 225 euro eta landare bat.
  • 150 euro eta landare bat.
  • 100 euro eta landare bat.

Bigarren eremua: Alde Zaharra, Mutiozabal, Ibai Ondo, Dike eta Anibarko Portua.

  • 225 euro eta landare bat.
  • 150 euro eta landare bat.
  • 100 euro eta landare bat.