Pedro Antonio Palacin pintorearen erakusketa

Pedro Antonio Palacin pintoreak erakusketa zabaldu du kultur etxeko areto nasgusian.

Erakusketa zabalik izango da ekainaren 2tik 17ra bitartean. Pedro Antonio Palacin Zarautzen bizi da eta hau da Orion egiten duen aurreneko erakusketa. Guztira 30 bat koadro erakutsiko ditu, olioz pintatuak oihalaren gainean. Gehienbat paisajeak dira, baina badira bestelako gaiak ere.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera erakusketa arratsaldez zabalduko da, 17:00etatik 20:00etara. Larunbatetan ere arratsaldez izango da irekita, baina 18:00etatik 20:00etara. Igandetan, berriz, eguerdi partean irekiko da, 12:00etatik 14:00etara.