Sarien banaketa uztailaren 15ean egingo da udalbatzarraren aretoan.
Orioko Udaleko Merkataritza eta Turismo Batzordeak antolatu duen Orio Loretan
Lehiaketari harrera ona egin diote herritarrek.
Hogeita hamar (30) parte hartzailek eman zuten izena, modu honetan banatuta:
Lehen eremua (Ensantxea, Erriberak eta Bikamiota) : 14.
Bigarren eremua (Alde Zaharra) : 09.
Hirugarren eremua (Mutiozabal, Ibai Ondo, Dike eta Anibarko Portua) : 07.
Eremu bakoitzeko bi sari banatuko dira: lehen saridunak 175 euro eta landare bat jasoko ditu, eta bigarren saridunak 75 euro eta landare bat.
Terraza eta balkoien dekorazioan partehartzaileek erakutsi duten maila oso ona izan da, epaimahaiaren iritziz; bai koloreen konposizioa, bai landareen banaketa eta baita landareen aukera tentu eta mimo handiz egin dutela nabarmendu du epaimahaiak. Parte hartzaile guztiek erakutsi dute gustu fina eta dotorezia handia.
Epaimahaikideek lan handia izan dute ornamentazioen balorazioa egiteko, eta, azkenik, erabakia ondoko hau izan da:
Ensantxea, Erriberak eta Bikamiota
Lehen saria: Isabel Id