Orioko Curriculuma Sortzen kultur elkarteak Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean parte hartu zuen azaroaren 19an, 13:30ean. Hezkuntza batzordeak berak deitu zituen, jakin nahi zutelako zer lan egiten ari den Orion curriculumaren gaiarekin.
Elkartearenn izenean, Ruben Iglesiasek eta Xabier Gaitonek hitz egin zuten eta, haiek laguntzen, Iñigo Gaiton ere bertan izan zen. Udalaren izenean, berriz, Jon Agirresarobe Kultura batzordeko burua eta Jabier Zabaleta euskara teknikaria izan ziren, elkarteko kideei babesa ematen.
Guztira 20 bat minutu izan zituzten Rubenek eta Xabierrek Orion egindakoaren berri batzordeari emateko eta, ondoren, batzordekideen galderei erantzun zieten. Galderak egin zituzten, besteak beste, Iñaki Oiartzabal PPko ordezkariak, Rebeka Ubera EHBildukoak, Isabel Zelaa PSEkoak eta Garbiñe Mendizabal EAJkoak.