ORIOKO HAUR, NERABE eta GAZTERIA ARLOA GARATZEKO PROPOSAMENA

Orioko Udalak gazteria arloari behar bezalako garrantzia eman nahi dio.

Dagoeneko Ametsa Gaztelekua martxan jarri bada ere, oraindik arloa garatzeko lan gehiago egin beharra dago. Horretarako Foru Aldundiaren Aholkularitza Zerbitzuaren laguntza izango dugu.

Azken hiru hilabeteetan herriko agente desberdinekin elkarrizketak eduki ondoren, arlo hau garatzeko proposamena eta lan metodologia diseinatu da.

Proposamen hori hurrengo asteartean, maiatzak 20, udaletxeko bilera gelan arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko da eta interesatuak dauden herritar guztiak gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera. Beraz guztiak animatzen zaituztegu herriarentzat oso garrantzitsu den alor hau hobetzeko zuen iritziak ematera bertara azaltzera.

Aurkeztuko den lanaren laburpena ondoko link-ean eskura daiteke:

http://www.oriora.com/Udala/Gazteria/LABURPENAORIO.pps