Zaharren babeslekuko zenbait ordezkariren eskariari erantzun bat eman nahian Eusko Jaurlaritzak duen Kzgunea zerbitzuak bi ikastaro eskainiko dizkie Zaharren Babeslekuko zenbait kideri.
Dagoeneko taldeak osatu dira eta jende ugarik eman du izena ordenagailu ikastaroan parte hartu ahal izateko.
Guztira bi ikastaro izango dituzte:
Lehenengoa maiatzaren 26tik 29ra bitarte izango da Orioko Kultur Etxeko kzguneak duen klase aretoan arratsaldeko 16:00tatik 19:00tara.
Bigarren ikastaroa, osatu den bigarren taldeari eskainiko zaio. Hau, ekainak 9tik 12ra izango da goizeko 9:00tatik 12:00tara leku berean.
Ikastaro honek arrakasta izanez gero eta ikasle gehiagok parte hartu nahi izanez gero baliteke saio gehiago antolatzea aurrerantzean.