Udalak herribideen sarea aztertuko du eta horien inbentarioa osatuko du.
Conchi Uriarte enpresa arduratuko da azterketa egiteaz.
Orioko herribideak betidanik izan dira oriotar guztien ondarea. Hori horrela, Udalaren zeregina izan da herribide horiek zaintzea eta herribideen sare osoaren izaera publikoari eustea. Zenbait herribideren nondik norako edo trazatua, ordea, ez da oso argia; bestalde, herribide batzuk ez dira aspaldi erabiltzen, beste batzuk itxi ere egin dira, eta, hainbatetan, zalantzak daude hainbat bide zatiren jabetza dela eta.
Orioko Udalak Conchi Uriarteri eskatu dio ?Orioko herribideen udal sarearen azterketa eta inbentarioa? idaztea. Inbentario hori osoa izan dadin, beharrezkoa da landa-lan sakona egitea baserri inguruetan.
Udalak honako hau eskatu nahi die herritarrei ?bereziki, baserri inguruan bizi direnei?: Conchi Uriarte enpresako langileak inguru horietara joaten direnean (behar bezala kreditatuta joango dira), erraztasunak ematea beren lana egiteko. Hartara, azterketa horri esker, oriotar guztien ondare diren herribideen inbentario osoa eduki ahal izango du Udalak.