Maiatzaren 19an eta 20an ziklomotoreen azterketa teknikoa egiteko aukera izango da herrian bertan, 9:00etatik 14:30era bitartean.
Ekainaren 9ko 711/2006 Errege Dekretuaren arabera, 3 urte baino gehiago dituzten ziklomotoreek (50 z.k. baino gutxiago dituen eta 45k/o abiadura gainditzen ez duten bi gurpileko ibilgailuak) Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) derrigorrez pasa behar dute.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomi Erkidegoan IAT pasatzeko eskumena duenez, 2007ko otsailaren 13ko aginduaren bidez, EAEko ziklomotoreek IAT pasatzen hasteko epea irekitzea agindu zuen.
Era berean, eta ziklomotoreek duten mugikortasun arazoa kontuan hartuta, IAT estazio mugikorrak herrietara hurbiltzea agindu du.
Hau dela eta, datorren maiatzaren 19 eta 20an, IAT estazio mugikor bat egongo da Orioko Herriko Plazan (udaletxe aurrean) 9:00etatik 14:30ak arte.
Zure ziklomotoreak hiru urte baino gehiago baditu, deitu Orioko udaltzaingoaren 943 830028 telefono zenbakira eta hartu ordua.
Ordaindu beharreko tasa 22 eurokoa da.