Orioko kanpineko harrerarako eta turismo bulegorako lanpostu baten deialdia egin du Udalak

Orioko Udalak turismo bulegorako eta kanpineko harrerarako pertsona bat hartuko du lanerako aurtengo denboraldi ofizialerako, eta deialdia egiten du lanpostu hori betetzeko.

Deialdian parte hartzeko, langabetua izan behar da. Hartuko den langilearen kontratua lan-zuzenbideko erregimenean egingo da, denboraldi baterako.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1 Gutxieneko adina: 18 urte.

2 Gutxieneko titulazioa: Batxilerra, LH2 edo parekoa den titulazio maila izatea.

3 Euskararen ezagutza: Gutxienez, EGA titulua eskatzen da. EGA titulurik ez duenak azterketa egin beharko du, maila hori duela frogatzeko.

4 Ingelesezko ezagutza: Gutxienez, FIRST CERTIFICATE maila, edo baliokidea, eskatuko da eta 3 punturekin baloratuko da. Titulurik ez duenak azterketa egin beharko du, maila hori duela frogatzeko. CAE titulua, edo baliokidea, 4 punturekin baloratuko da, eta PROFICIENCY titulua edo baliokidea duenak 5 puntu jasoko ditu.

5 Atzerriko beste hizkuntzen ezagutza frogatzen duenak hizkuntza bakoitzeko puntu bat (1) jasoko du.

6 Jarduera Turistikoetarako Tekniko titulua duenak 5 puntu jasoko ditu.

7 Elkarrizketa: Proba honen bidez izangaiek lanpostua betetzeko duten egokitasuna neurtuko da (5 puntu gehienez).

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira; bertan emango den instantzia beteko da. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:30etara.

Eskabidearen eredua hemendik deskarga dezakezu, PDF formatuan.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Apirilaren 14tik 30era bitarte, biak barne.