Apirilaren 22an greba deitu dute Euskal Herriko sindikatu nagusiek (ELA, LAB, CCOO, SATSE, Steilas eta ESK-k), hiru eskari nagusi hauek egiteko:
- Zerbitzu publikoak defendatzea
- Enplegu publikoa sortzea
- Behin-behineko lanpostuak kontsolidatzea
Greba orokorra EAEko sektore publiko osoan deitu dute sindikatuek bihar ostegunerako, apirilak 22.
Udal-eraikinak itxita
Orioko udal-langileek, batzarrean bilduta, greba orokorrarekin bat egitea erabaki zuten astelehenean eta, beraz, bihar itxita egongo dira udaletxea, kultur etxea, musika-eskola eta, orokorrean, udal-langileek irekitzen dituzten udal-eraikin guztiak.
Udalak bat egin du sindikatuen eskariekin. Beraz, Orioko Udalak legeak ezarritako zerbitzu minimoak baizik ez ditu emango eta, esan bezala, aipatutako udal-eraikinak itxita izango dira egun osoan.