Lurgaia fundazioak hitzaldia emango du larunbatean, gure basoak berreskuratzeko egiten duten lana azaltzeko

Apirilaren 24an izango da hitzaldia, larunbatarekin, 18:30ean hasita, Arraunetxeko goiko aretoan.

Lurgaia fundazioak urteak daramatza Euskal Herriko basoak berreskuratzeko lan egiten eta, lan horren berri emango dute Herrio natur taldeak antolatu duen hitzaldian.

Bertaratu ezin dutenek aukera izango dute hitzaldia internet bidez ikusteko, helbide honetan:

https://meet.google.com/nxi-rwnj-ymh

Konexioa wifi bitartez izango denez, jende asko konektatzen bada, baliteke etenak eta arazoak izatea. Horregatik, badaezpada ere, Herrio natur taldeak grabatu egingo du saioa eta gero online ikusteko aukera ere izango da.